Sortuk indarrez ekin dio eztabaida prozesuari

Larunbat goizean burutu da Sorturen eratze prozesuaren lehen batzarra. Baigerako areto nagusian bildu diren 85 lagunek Sorturen Oinarri Ideologikoak izan dituzte eztabaidagai. Nagusiki lantaldeetan banatuta burutu den batzarrak ondorio interesgarriak ateratzeko lagungarri izan da. 
Bigarren batzarra berriz, Abenduak 15ean burutuko da eta oraingo honetan Ildo politikoari loturiko puntuak izango dira aztergai.

Sorturen sorrerako lantaldeari elkarrizketa

Pasa den ekainean Sorturen behin betiko  legeztatzea eman ondoren, azaroan hasi eta otsailak 23a bitarte, herriz-herri Sortu izango denaren oinarriak jartzen hasiak dira. Azpeitian ere Sorturen sorrerako lantaldea  martxan jarri da, eta larunbateko batzarra prestatzeko lanetan ari direnekin bildu gara, prozesuaren nondik norakoak azaldu ditzaten.

Irakurri elkarrizketa osorik

Abian da Sortu eratzeko prozesua


Azpeitian ere hasi gara lanean eta dei egiten diegu ezkertiar eta abertzale orori prozesuan parte hartzera. Abenduaren 1ean, lehenengo Herri Batzarra burutuko da, oinarri ideologikoez aritzeko.

Denontzat dago lekua, beraz animatu!
Ponentzia irakurri edo deskargatzeko HEMEN